olosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren ezaugarri izan dira beti etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, bai kudeaketa eta bai hezkuntza-metodologia arloan, eta gaur egunean ere ikastolako ardatz izaten jarraitzen dute.

Profesional prestatuak ateratzeko etorkizuna aurrikusteak duen garrantzia oso presente dute ikastetxean, eta Europara begira egiten dute lan handik datozen zuzentarau eta esperientzia aurrerakoiak ikastolan integratuz eta ikaslearen irteera profila etengabe eguneratuz. "Arloko enpresa erreferente eta gizartearen eskutik datozen ideia eta eskakizunak ere kontuan hartzen ditugu ikasle profila osatzeko garaian", argitu dute.

Jakina da hurrengo hamarkadak esparru guztietan eraldaketa digital bat ekarriko duela, eta baita gizarte arloan ere. Osasun-sistemaren tentsionamenduak eta medikuntzako joera berriak osasun digitalaren aplikazioa azeleratzen ari dira. Zentzu honetan, ikastolan adi daude garapen teknologikoak eta digitalizazioak ekarriko dituen hobekun-tza aukeretara (Big Data, Adimen Artifiziala, Gauzen Internet, Telemedikuntza) eta etorkizuneko profesionalen konpetentzia digitalak bermatzeko erronkari aurre egingo diote berrikuntza horiek gelaratuz.

"Ospitale birtuala, bizi-historia digitala, aste teknologikoa, edo eta ikasleak modu inklusiboan proiektu bidezko metodologian sar-tzea sustatuko duen errealitate birtualeko vet reality proiektua bezalako ekimenak ikastolaren apustu teknologikoa berresten dute. Gure eraldaketa digitaleko planak eskatuta, ekipamendu eta instalazioak egokitzeko inbertsio esanguratsua egin dugu, biomodelo, teleasistentzia aurreratua eta errealitate birtualarekin lan egiteko baliabideak ikasleen eskura jarriz, esaterako", esan dute Inmakulada Lanbide Ikastolako arduradunek.

Ikaslea erdigunean

Ikastolaren jardueraren erdigunean pertsona dago, eta Suhar ereduaren bidez ikaslearen trebetasunak eta garapen pertsonala lan-tzen dituzte, horretarako beharrezkoak diren ikasketa esperientziak sortuz. Erronkak, hazitokia, boluntariotza eta ikasketa zerbitzuak, besteak beste, ikasketa testuinguru horren adierazgarri dira. "Pertsonaren ongizatea oinarri izanik, aurten osasun mentalaren proiektua abiatu arazi dugu, eta duen garrantziaren jakitun, indarrez eutsiko diogu etorkizunean", azpimarratu dute.

Nerabeen eta gazteen osasun mentalean eta suizidioaren prebentzioan eragin positiboa izango duten jarduerak eta espazio lagunkoiak sortu eta sustatzea da helburua, gazteek erronken edo ezbeharren aurrean egokitzeko duten gaitasuna hobetuz. Horretarako, eta adituen laguntzarekin, une honetan 30 ikaslek osatzen duten batzorde bat sortu dute ikastolan.

Hezkuntza marko eleanitz, kooperatibo eta digital batean, ikaslearen garapen pertsonal eta profesionala sustatu nahi dituzte. Bai eraldaketa digitalak eta bai osasun mentalaren proiektuak ikastolaren Suhar eredu propioa elikatzen dute, eta aliantzekin dituzten beste proiektu estrategikoekin batera, ikaslearen irteera profila aberastea dute azken helburu.

"Kalitatezko eta gertuko hezkuntza bat bermatu, eta berrikuntza eta profesionaltasunean erreferente izateko lanean jarraitzen dugu etengabe gure ikastolan. Zatoz gu ezagutzera!", adierazi dute ikastetxeko arduradunek.

Teknologiaren aldeko apustua

Teknologia aldetik inbertsio garrantzitsuak egin dituzte Inmakulada Ikastolan. Horren emaitza dira ospitale birtuala, bizi-historia digitala, aste teknologikoa, edota ikasleak modu inklusiboan proiektu bidezko metodologian sartzea sustatuko duen errealitate birtualeko 'vet reality' proiektua.