ure hezkuntza-sisteman derrigorrezko irakaskuntza eta derrigorrezkoa ez den irakaskuntza bereizten dira. Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa da eta Lehen Hezkuntzarekin hasten da (6 urtetik aurrera) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailan amaitzen da. Lanbide Heziketa eta Batxilergoa, aldiz, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko hezkuntza dira. Derrigorrezko hezkun-tzaren ondoko etaparen barruan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak helduarora bideratzeko programetara sartzen dira.

Haur Hezkuntzako etapa, aldiz, ez da derrigorrezkoa, baina esan beharra dago hezkun-tza-etapa bat derrigorrezkoa ez izateak ez duela esan nahi garrantzirik ez duenik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren Familien-tzako gidaren arabera, 2012. urteaz geroztik, bilakaera positiboa izan du 0 eta 5 urte bitarteko adinetan eskolatutako Euskadiko haurren tasak. 2016-2017 ikasturtean, urtebete baino gutxiagoko haurren eskolatze-tasa % 15 baino handiagoa izan zen, 1 urteko haurren eskolatze-tasa %45,7koa izan zen, 2 urteko haurren eskolatze tasa %93,5ekoa eta 3, 4 eta 5 urteko haurren eskolatze-tasa %99tik gorakoa (eskolatze osoko tasa gisa ezagutzen dena).

Haur Hezkuntza hain garrantzitsutzat jo-tzen da, UNESCOk 2030 Agendako helburuen artean honako hau barnean hartu duen: "Neska-mutil guztiek lehen haurtzaroan arreta- eta garapen-zerbitzuak eta kalitatezko eskolaurreko hezkuntza eskura dutela ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prestatuta egon daitezen".

Ikasleen garapena

Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntza oinarrizko hezkuntza dira eta etapa horien helburua da ikasle guztiek garatzea bizitza autonomorako, arduratsurako, sozialerako eta parte-hartzailerako oinarrizko gaitasunak. Ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatuko da, eta pertsona bakoitzak ahalik eta garapenik handiena lor dezan saiatuko da. Hau da, ikasle guztien autonomiaren eta gaitasunen garapen-mailarik handiena lortzen ahaleginduko da.

Lehen Hezkuntza, gehienetan, 6 urterekin hasten da, baina gerta daiteke haur batzuek bizitzako etapa horretan (0 eta 6 urte bitartean) larritasun desberdineko zailtasunak izatea; hartara, horrelakoetan komenigarria izan daiteke Lehen Hezkuntzaren hasiera atzera-tzea. Neurogarapenaren nahasmenduak dituzten neska-mutilen kasuan, nahasmendu horiek hezkuntza-premia bereziak eragiten dituztenean hartuko da hasiera atzeratzeko erabakia.

Gerta daiteke, halaber, komenigarria izatea derrigorrezko eskolatzea aurreratzea, ikasle batek erakutsitako ezohiko gaitasunen ondorioz. Derrigorrezko eskolatzea, ordea, ez da atzeratzen edo aurreratzen ezintasunen bat dagoen kasu guztietan, ezta ezohiko gaitasun bat hautematen den bakoitzean ere. Aipatu gidaren arabera, "gisa horretako erabakiak ezin dira automatikoak izan. Baloratu beharko da baldintza pertsonal horiek zer inpaktu duten ikasleen gaitasunen ikaskuntzan eta garapenean. Pertsona bat bera ere ez da beste pertsona baten berdina. Baldintza pertsonal jakin batzuk berdinak dituzten arren, askotarikoak eta intentsitate desberdinekoak izan daitezke".

D eredua nagusi

Euskara eta gaztelania Euskadiko bi hizkun-tza ofizialak diren heinean, euskal hezkuntza sistemak hiru hezkuntza eredu ditu gaur egun: A eredua (irakasgai guztiak gaztelaniaz ematen dira, euskara izan ezik), B eredua (irakasgai batzuk euskaraz ematen dira eta beste ba-tzuk gaztelaniaz; oro har, matematikak eta idazten eta irakurtzen ikastea), eta D eredua (irakasgai guztiak euskaraz ematen dira, gaztelania izan ezik). Hiru ereduek, gainera, lau urtetik aurrera ingelesa hartzen dute barne.

Guztietan D eredua da nagusi eta urtetik urtera eredu horretan matrikulatutako ikasleen kopuruak gora egiten du. 2019-2020 ikasturtearen hasieran, esate baterako, 3-5 urteko tartean, D eredua izan da nagusi. 7 hamarren egin du gora eta lehen aldiz %80tik gorakoa da; zehazki, %80,4koa. Bestalde, B eredua familien % 16,1ek hautatu dute eta A eredua familien % 3,5ek.

Matrikulazio epea, zabalik bihartik eta urtarrilaren 28ra arte

aur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea bihar irekiko da eta urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik, online zein ikastetxeetan. Ezinbestekoa da eskabide bakarra aurkeztea, izan ere, bat baino gehiago aurkeztuz gero, ez baita horietako bat bera ere kontuan hartuko. Hori bai, eskaera orrian, gehienez, hamabi aukera egin daitezke (lehentasunaren arabera ordenatu beharrekoak). Bestalde, ikastetxe berean jarraitzen duten baino hizkuntza-eredua aldatu nahi duten ikasleen kasuan ere ezinbestekoa izango da matrikula eskabidea egitea. Informazio gehiago: euskadi.eus webgunean.