Duela hamabost egunetik hona, alokairuen prezioari eusteko helburua duen Estatuko indizea aplikatzen ari dira Katalunian, hainbat zalantza eragin dituelarik eraginkortasunari dagokionean, baita edukitzaile handiarena bezalako oinarrizko kontzeptuen interpretazioarekin. Hauek lirateke galdera nagusietako batzuk.

Alokairuko etxebizitza guztiak al daude indize berriari lotuta?

HJAk (Higiezinen Jabetzako Agenteak) kezkatuta daude maizterren artean ezjakintasun handia antzematen ari direlako, esate baterako horietako askok uste dute indizea etxebizitza guztiei aplikatu behar zaiela.

Gobernuaren Etxebizitza Legean aurreikusitako neurria, tentsio-merkatu izendatutako bi eremu handitan dago indarrean: bost higiezin edo gehiago dituen pertsona juridiko edo fisiko baten jabetzako etxebizitzen alokairuetan –edukitzaile handitzat jotzen dira– , eta azken 5 urteetan lehen aldiz merkatuan sartu diren pisuak (baita jabe txikienak ere).

Gainera, ez da aplikatzen 150 m2 erabilgarri baino gehiagoko etxebizi-tzetan, ezta 30 m2 baino txikiagoetan ere; ezta indizea erabiltzeko lagin nahikorik ez dagoen eremuetan ere.

Zer da edukitzaile handi bat?

Higiezinen merkatuko agenteek zalantzan jarri dute egunotan, etxebizitza baten jabe izateko jabetza baten ehuneko ehun izatea beharrezkoa ote den. HJAen iritziz, jabe-tza partekatuko kasuetan –oso ohikoak herentzien emaitza denean– portzentajezko zatia bakarrik hartu beharko litzateke kontuan.

Generalitateak kontrakoa dio. “Edonor izango da etxebizitza baten jabe, %50arekin ala %25arekin izan”, esan dute irmoki, Lurralde Saileko iturriek. Bestela interpretatuz gero, legeari iruzur egiteko saiakera litzateke, eta, beraz, lege-haustea.

HJAen ustez, pertsona bat pisu baten jabekidea baldin bada, ez li-tzaioke higiezin osoa esleitu behar, soilik bere jabetzaren ehunekoa baizik.

Iaz etxebizitzari buruzko Estatuko legea indarrean sartu zenean Bartzelonako lehen auzialdiko epaileek onartutako irizpide orientatzaileen arabera, edukitzaile handi izenda-tzeko, hamar higiezin edo gehiagoren edo bizitegi-erabilerako 1.500 metro koadro baino gehiagoko azalera eraikiaren titularra izan behar da.

Titulartasun partekatuen kasuan, bizitegi-erabilerako 1.500 metro karratuak zenbatzerako orduan, dokumentu horrek zioenez, zati alikuotak kontuan hartuta egin beharko da kalkulu hori, partaide-tza-kuotaren bat duten jabego guztiak barne harturik.

Nola jakin dezakegu pisu bat edukitzaile handi batena ote den?

Katalunian ez dago edukitzaile handien erregistrorik. Generalitatea hasi da egiten, baina ez dute agintaldi honetan amaitzerik espero, datorren maiatzaren 12an hauteskunde autonomikoak egingo direlako.

Oraingoz, edukitzaile handia ote den jakiteko modu bakarra, zuzenean Jabetza Erregistrora joatea da, beraz, ordaindu egin behar informazioa eskuratzeko.

Indizea Katalunia osoan aplikatzen da?

Ez, Generalitateak merkatu-eremu tentsionatu izendatutako 140 udalerrietan soilik hartu behar da kontuan Indize hori. Kataluniako biztanleriaren %80 140 udalerri horietan bizi da.

Bartzelonako metropoli-eremuko udalerriak dira, eta probintziako edo eskualdeko hiriburuak, non guztira, 6,2 milioi pertsona bizi diren.

Udalerri horiek tentsionatutako eremu izendatu dira, hainbat baldintza betetzen dituztelako: besteak beste, alokairua familien diru-sarreren %30 baino gehiago izatea. Bartzelonan, adibidez, %50etik gorakoa da. Oro har, jabe txikiek aldez aurreko kontratuarekin bateragarri diren prezioak ezarri beharko dituzte.

Zenbat murriztuko da alokairua?

Horixe da argitzeke dagoen galderetako bat. Indizea aplikatzen hasi eta ondorioak ateratzeko adina datu sortu zain, HJAek errenten %20ko batez besteko jaitsierak aurreikusten dituzte, batzuen eta besteen arteko alde handiarekin ordea, %4 eta %40 artekoa izan baitaitezke.

Eraginkorragoa izango zelakoan beste sistema bat defendatzen zuelako, Gobernuak egindako indizearekin oso kritiko agertu den Generalitateak ziurtatu duenez, aplika-tzen den etxebizitzen %36etan murriztu egingo omen da alokairua eta, batez beste, errentek %3,5 behera egingo dutela.

Nola kontrolatzen da alokairuak indizera egokitzea?

Erantzunik gabeko beste galdera bat. Indizearen sorburu den Etxebizitzaren Legeak ez du zehapen-erregelamendurik zehaztu. Erreferentziako prezioari eta aurreko kontratuari buruzko informazioa emateko betebeharra bai, ezartzen du arauak, baina haratago joan gabe.

Etxebizitzaren alorrean eskumen osoa Generalitateak ere ez du orain arte argitu indizearen aplikazioa nola kontrolatzeko asmoa duen.

Lurralde Departamenduko iturriek azaldu dutenez, ez-betetzeak zigortzeko Kontsumo Kodea erabil ote daitekeen aztertzen ari omen dira, eta gogora ekarri dute maizterrak auzitara joateko eskubidea dutela edozein irregulartasun zuzenean salatzera.

Zenbat etxebizitza dira edukitzaile handienak?

Kataluniako etxebizitzen %12 edukitzaile handienak direla ziurtatu du Generalitateak. Beraien kalkuluen arabera, Bartzelonan, etxebizitzen %40k soilik jaitsi beharko lukete alokairua.

Bartzelonako Observatori Metropolità de l ‘Habitatge erakundeak eskainitako datuen arabera, Kataluniako hiriburuko jabeen %84k etxebizitza bakarra dute, eta etxebizitza guztien %55,5 biltzen dituzte. 2023an 524.357 jabe eta 794.272 etxebizitza zeuden.

Bost etxebizitza edo gehiagoren jabeak, berriz, titularren %2,2 dira (11.777) eta parkearen %23,2 biltzen dute (184.111); kasu horietan, batez besteko emaitza jabe bakoitzeko 15,6 etxebizitza izango litzateke.