Donostia – Dieselaren batez besteko prezioa %1,53 jaitsi da aste honetan, duela zazpi egunekoarekin alderatuta; aurtengo minimo berrian kokatu da, 2022ko urtarrilaren amaieratik izan duen mailarik baxuenera jaitsita.

Europar Batasuneko (EB) Petrolio Buletinaren datuen arabera, aste honetan gasolio litroaren batez besteko prezioa, bederatzi astetan behera egin ondoren, 1,411 eurokoa da.

Gainera, artean litroko 20 zentimoko Sanchezen diru-laguntza aplikatzen zen 2022ko azken astean baino merkeago dago.

Bestalde, gasolinaren litroaren batez besteko prezioak laugarren astez jarraian behera egin du honetan ere, eta, %1,25eko jaitsiera izanik 1,579 eurotan kokatu da, iazko otsailaren erdialdetik izan duen mailarik baxuenean.

2022ko otsailaren 24an Errusiaren inbasioak eragindako Ukrainako gerra piztu zenean, gasolina litroaren batez besteko prezioa 1,592 eurokoa zen, gaur egun baino %0,81 garestiagoa; dieselaren prezioa, berriz, 1,479 eurokoa zen, egungoa baino %4,6 garestiagoa.

Gerra piztu ondoren erregaien prezioak gora egin zuenez, Espainiako Gobernuak erregai litroko 20 zentimoko gutxieneko hobaria onartu zuen herritar guztientzat, Ukrainako gerrak eragindako prezio igoerari erantzuteko planaren barruan.

Horretaz aparte, diesela hamalaugarren astez egonkortu egin da gasolinaren prezioaren azpitik. Beraz, Errusiak Ukraina inbaditu aurreko ohiko egoerara itzuli da, gatazka horrek gasolioaren prezioa gasolinarena baino garestiagoa izatea eragin baitzuen 2022ko abuztutik aurtengo otsailaren erdialdera arte, orduan hasi zelarik dinamika hori bere onera etortzen.

Diesela, %15 merkeago

EJada 20 zentimoko deskonturik ez zegoen 2023ko lehen astearekin alderatuta, gasolina %0,25eko igo da, eta diesela, berriz, %15 merkatu.

Prezio horietan, bi erregaiak joan den udako maximoetatik urrundu dira, uztailean gasolina 2,141 eurora eta gasolioa 2,1 eurora iritsi bai-tziren.

Nabarmentzekoa da, gasolinak eta gasolioak aurreko urteko martxoaren amaieran litroko 20 zentimoko laguntza indarrean jarri aurretik markatzen zuten zenbatekoaren azpitik jarraitzen dutela (1,818 eurotan zen gasolina eta 1,837 eurotan gasolioa). 2023ko hasieratik, laguntza hori profesionalen kolektiboarentzat soilik manten-tzen da, garraiolariak, nekazariak, ontzi-enpresak eta arrantzaleak barne hartuz.

Egoera horretan, Europan erreferentziazkoa den Brent upelak behera egin zuen apur bat atzo, 76 dolarreraino; Texas amerikarra, berriz, 72.4 dolar inguruan zebilen.

Erregaien prezioa hainbat faktoreren mende egoten da: besteak beste, kotizazio espezifikoa (petrolioarenarekin zerikusirik ez duena), petrolio gordinaren bilakaera, zergak, lehengaiaren kostua, baita logistikarena ere.

En corto

Depósito

15 euros menos. A los precios actuales, llenar con gasolina un depósito de 55 litros cuesta 86,85 euros y hacerlo con gasóleo 77,61 euros, lo que supone una rebaja con respecto a hace un año de 6,5 euros en el caso del primer carburante y de 15 euros en el segundo. En la actualidad, los precios de ambos carburantes están lejos de los máximos históricos que alcanzaron en junio de 2022, ya que la gasolina cuesta un 18,7% menos y el gasóleo un 25,7% menos. Además, los precios se sitúan una semana más por debajo de la media de la UE.