Síguenos en redes sociales:

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola

‘Suhar’ egitasmoa, ikasleen artean talentua sustatzeko tresna

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola ‘Suhar’ egitasmoaz baliatzen da ikasleen hezkuntza prozesua osatzen duten espazio anitz eta sortzaileak eskaintzeko

‘Suhar’ egitasmoa, ikasleen artean talentua sustatzeko tresnaN.G.

Etorkizuna digitala, eleanitza eta globala izango da, eta erronka horri aurre egiteko ikasle autonomo, kritiko eta ekintzaileak heztea du helburu Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak. Baina ez hori bakarrik; ziurgabetasuna nagusi den garai honetan, bestelako gaitasunak ere lantzen dituzte, hala nola, bizi-proiektua, sormena eta adimen emozionala. Hori guztia kontuan izanik, pertsona kooperatibo eta konprometituak heztea bilatzen dute. 

Hortik abiatuta lantzen dute talentua Inmakulada Ikastolan, eta horretarako bere hezkuntza proiektuaz baliatzen da: Suhar egitasmoa. Horren bitartez, ikasleek arestian aipatutako ezaugarri horiek lan-tzeko espazio anitz eta sortzaileak topatzen dituzte: espazio fisiko egokituak, teknologiaz jantzitako gelak, harremanak garatzeko esperientzia eta proiektu berritzaileak (ikastetxean zein ikastetxetik kanpo), dena gertutasun eta malgutasun giroan.

Suhar hezkuntza proiektuak eskaintzen dizkien esperientzia aberasgarriek talentua garatzea ahalbidetzen die. Horretarako, erronkak, ikasketa-zerbitzuak eta proiektuak (bertako zein nazioartekoak) dituzte ardatz. Prestakuntza Dual berria eta aurreratuaren bidez, esate baterako, Ikastolan ikasitakoa lan munduaren errealitatean txertatzeko aukera dute; batzorde autokudeatuek, berriz, lidergoa eta haien interesak garatzeko aukera emango die, ekintzailetasun digitala barne; Erasmus programarekin eta bestelako elkartrukeekin, nazioarteko begirada lantzen dute; Hazitokian garapen pertsonala lantzeko espazio aproposa aurkitzen dute; eta urtero antolatzen duten boluntariotza-azokak gizarte arloko enpresak ezagutzeko eta haiekin elkarlanean gizartearekin konpromisoa lantzeko aukera eskaintzen die. 

Ikasleez gainera, Ikastolako profesionalen artean talentua garatzea ere oinarrizkoa da, konpetentzia horiek ikastolaren helburuak eta langileen gaitasunak lerrokatuz lantzen direlarik. Hezkuntza beharrez haratago, gizartearen beharrei ere erantzun behar diete langileek. Izan ere, Ikastola ez baita agente isolatu bat: auzo, herri eta gizarte ingurune baten parte aktiboa da, eta honek Ikastolako kide guztien konpromisoa eskatzen du elkarrekin hazi, ikasi eta bizitzeko.