Sindikatuek eta patronalak lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) igotzeko egindako proposamenak atzo aintzat hartu zituen Lan Ministerioak. Iradokizun horiek %8,2tik %10era bitartekoak dira sindikatuen kasuan, eta CEOEk %4koa aipatu du. Lan Ministerioan izandako bileran soilik UGT eta CCOO bertaratu ziren eta CEOEk bere proposamena ida-tziz bidali zuen; inolaz ere, ez ba-tzuek ez besteek ez dute oraindik Gobernuaren kopuru zehatzik jakin. Exekutiboak astelehenean jaso zuen adituen txostena, %4,6 eta %8,2 arteko igoera aholkatuz, hartara, LGSa 1.082 eurokoa izango litzateke 14 ordainsaritan, indarrean dauden 1.000 euroen aldean.

CEOEk bidalitako idatzian, 2023an %4 igotzearen alde egin zuen, eta horrek hilean 1.040 euro gordin 14 ordainsaritan kokatuko luke, bi baldintzatzaile aipatuz: batetik, nekazaritza-sektoreari aplikatu beharreko kenkarien erregimena, eta, bestetik, sektore publikoko kontratuak arau-tzen dituen legea aldatzea, LGSaren gehikuntza jasanarazi ahal izateko. Hedabideei igorritako adierazpenetan, honakoa azaldu zuen CCOOko Ekintza Sindikaleko idazkari konfederalak, Mari Cruz Vicentek, “Gobernuak ez duela inolako proposamen zehatzik egin” eta helburua, akordioa lortzeko lanean jarraitzea dela.

Sindikatutik jakinarazi zutenez, euren eskaerak “maila goreneko” 1.082 eta 1.100 euro gordin arteko soldata-igoera eskatzen omen du, langile ahulenen erosteko ahalmenaren galera handiari aurre egiteko asmoz. UGTko Politika Sindikaleko idazkariorde nagusi Fernando Lujanek argi adierazi zuen, bileran %10eko igoera defendatu zutela, 1.100 euroraino iritsiz.

“Europako Gutun Sozialean hitzartuta dago, langile pobrerik egon ez dadin, Espainiako batez besteko soldataren %60ra iritsi behar dela; eta gure azterketen arabera, batez besteko soldata garbi hori 1.100 eurotik gorakoa da; beraz, kontuan hartzeko moduko zifra onargarria iruditzen zaigu”, azaldu zuen.

Bileraren ostean egindako adierazpenetan, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak berriro eskatu zion Antonio Garamendi CEOEko presidenteari mahaira ba-tzeko, proposamena igorri izana eskertu bazion ere. “Datozen egun hauetan eztabaida-mahaira biltzeko eskatu nahi diot Garamendi jaunari”, esan zuen Diazek, “akordioa lortzeko lanean dabiltzala” azpimarratuz.

Sindikatuek ere ez zuten begi onez hartu CEOE ez etorri izana, joan den astean Lan Sailarekiko elkarrizketa eten egin baitzuen, Ikuskaritzak enplegu-erregulazioko espedienteen kausen kontrolari buruz Bildurekin adostutako zuzenketa bat konpondu arte. “Ez dakigu zergatik ez diren etorri Langileen Estatutuan jasotako kontsulta-prozedurara (...) horrelako bilera batera etortzera derrigortuta gaude”, kritikatu zuten CCOOtik.

“Zentzutasuna berreskuratzeko deia egin nahi diegu patronalei. Mahaian egon beharko lukete sindikatuekin Gobernuarekin batera. Negoziatu eta akordioak hitzartu behar dira. Guztion ahalegina ezinbestekoa da gure herria hobetzen laguntzeko”, adierazi zuten UGTtik. LGS igotzeko erabakia, behin gizarte-eragileei kontsulta egin ondoren, Gobernuaren eskumenekoa da; baina elkarrizketa sozialerako negoziazio-prozesurik egitea ez da nahitaezkoa.