Bost milioi euroko zigorra Telefonicarentzat
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) bost milioi euroko zigorra ezarri dio Telefonicari, 2015eko apirilean DTS erosteko baimena eman zitzaionean operadoreak aurkeztu eta onartu zituen ezinbesteko baldintzetako batzuk ez betetzeagatik, Cani Fernández buru duen erakundeak atzo jakinarazi zuenez.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko duela adierazi du Telefonicak. “Ez dugu uste aldizkako informazioa jakinarazteko betebeharrik luzatu ez dugunik, ez eta Administrazioari laguntzeko betebehar orokorra ere”, azaldu zuten atzo konpainiako iturriek.
2020an, Telefonicak hartutako konpromisoak beste hiru urtez luzatu zituen CNMCk, erosketaren eraginpeko merkatuetan lehia duina mantentzen jarraitzeko helburuarekin, besteak beste, ordainpeko telebistaren eta komunikazio elektronikoen alorretan.
Erakundearen arabera, operadoreak urratutako betebeharren artean, ordainpeko telebistaren handizkako eskaintzan, “premium” mailako kate propioak gehitzen dituen txikizkako merkatari-tza-eskaintzen erreplikagarritasun eraginkorra aztertu ahal izateko igorri beharreko informazioarekin lotutakoak omen daude.
Lehiaren Defentsari buruzko Legea (LDL) aplikatuz, kon-tzentrazio-eragiketa baten konpromisoetan ezarritakoa ez betetzea, oso arau-hauste larria da.
Temas
Más en Economía
-
El tirón de abril eleva las matriculaciones en Gipuzkoa un 5,6% en los primeros cuatro meses del año
-
Hacienda de Gipuzkoa devolverá desde el 2 de julio las aportaciones a los que cotizaron a una mutua antes de 1967
-
La venta de turismos en Euskadi rompe dos meses de caídas: repunta casi un 14% en abril
-
La gasolina toca un nuevo máximo anual y suma ya quince semanas de alzas