- Gasolinaren batez besteko prezioak maximo historiko berria jo du aste honetan, litroko 1,94 eurora iritsita, bigarren astez jarraian inoiz ezagutu gabeko zifretan kokatuz. 1,867 eurotan dagoen dieselak, berriz, %1,06 jaitsi arren, Europar Batasuneko batez bestekoa (litroko 1,856 euro) baino garestiagoa jarraitzen du.

Hala ere, kontsumitzaileek hornigailuan ordaintzen dituzten prezioak ez dira errekor horretara iristen, apirilaren 1etik indarrean dagoen 20 zentimoko nahitaezko deskontua egiten baitzaie. Inolaz ere, erregaien azken asteetako gorakada neurrigabeak jan egin du laguntza horren zati handi.

Zehazki, gasolinaren litroaren batez besteko prezioak bosgarren igoera izan du jarraian Aste Santuaren ondoren, eta %2,27 garestitu ondoren 1,94 euroko maximo historikoan kokatu da, EBko Petrolio Buletinaren datuen arabera.

Gasolioaren kasuan, batez besteko prezioa %1,06 jaitsi da aste honetan aurrekoaren aldean, eta bigarren jaitsiera horren ostean litroko 1,867 euroan kokatu da. Batez besteko prezio horietan ez dago jasota Espainiako Gobernuak onartutako litroko gutxieneko 20 zentimoko hobaria.

Deskontu horrekin, prezioen batez bestekoa litroko 1,74 eurokoa izango litzateke gasolinaren kasuan, eta 1,667 eurokoa gasolioaren kasuan, nahiz eta datu horiek ez liratekeen guztiz zuzenak, petrolio-enpresaren arabera deskontu handiagoak ere bai baitaude.

Orain urtebeteko datuekin alderatuta, gasolina litroaren batez besteko prezioa %43,7 garestitu da; gasolioa, berriz, %54,3 garestiagoa da, beti ere gaur egun indarrean dagoen hobaria kontuan izan gabe.

Errusiak Ukraina inbaditu izanak baldintzatzen duen egungo testuinguruan, petrolio gordinaren etengabeko garestitzeak eragin ditu batik bat prezio horiek. Izan ere, Europan erreferentzia den Brent upelak, 114,5 dolarreko kotizazioa zuen atzo, eta Texas amerikarra ia 111 dolarretan eskualdatzen zen.

Erregaien prezioa faktore ugariren menpe dago: hala nola, berariazko kotizazioa (petrolioarenetik apartekoa), petrolio gordinaren bilakaera, zergak, lehengaiaren eta logistikaren kostua, eta marjina gordinak.

Horrexegatik ez da petrolio gordinaren kotizazioaren bilakaera zuzenean islatzen gasolinaren prezioetara, aldi bateko dekalajearekin baizik.

EL DIÉSEL SIGUE MÁS CARO

lll 1,856 euros. Con los niveles actuales, el precio de la gasolina sin plomo de 95 está en el Estado español por debajo de la media de la UE, situada en 1,981 euros el litro, y de la zona euro, con un precio medio de 2,049 euros. No obstante, en el caso del diésel el precio es superior al de la media de los Veintisiete, que es de 1,856 euros, aunque está por debajo de la de la zona euro, con un precio de 1,896 euros. El menor nivel de precios finales con respecto a los países del entorno se debe a que el Estado, pese al IVA, a los mayores impuestos y a los gravámenes al biodiésel, sigue contando con una menor presión fiscal, en general, que la media comunitaria.