- Gobernuak ezohiko Ministroen Kontseilua egingo du ostiral honetan, elektrizitate-ekoizpenera bideratutako gasaren prezioa muga-tzeko neurri berria onartzeko. “Gure bidelagun portugesekin buru-belarri ari gara lanean. Mekanismo guztia ondo zehaztuta daukagu, eta Europako Batzordeak egindako eskakizunak egokitu ditugu. Bi gobernuen erabakiak bat etorri eta aldi berean onartzeko zain gaude, indarrean sar dadin”, azaldu zuen atzo Isabel Rodriguez Gobernuko ministro bozeramaileak, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Rodriguezek mekanismoaren mugarri nagusien errepasoa egin zuen. Akordioa “oso garrantzitsua da”, eta faktura elektrikoa “%30eraino jaitsiko dien” Espainiako kon-tsumitzaileentzat ez ezik, “portugaldarrentzat ere” mesedegarri izango da. Aste honetan bertan onartuko da, gaur ezin izan badugu ere. Datorren ostiralean egingo dugu, Ministroen Kontseilu berezi batean”, aurreratu zuen Gobernuko bozeramaileak.

Astelehen arratsaldeko azken orduan argitu nahi izan zuen Bruselak, artean Europako Batzordeak ez zuela inolako erabaki “formalik” hartu Espainiak eta Portugalek egindako proposamen iberikoaren inguruan, eta bi herrialdeetako agintariekin harremanetan jarraitzen zutela neurriaren diseinuaren inguruan. António Costa Portugalgo lehen ministroak gasaren prezioari gehienezko muga hori jartzeko oniritzia bazutela iragarri ondoren egin zuten zehaztapen hori, legedia astearte honetan bertan onartu ahal izateko Espainiarekin batera lanean ari zirela esan zuenean.

Europako Batzordeko bozeramaile batek zehaztu zuenez, Europako Batzordeko lehia-zerbitzuek Madrili eta Lisboari helarazi zietena “aurretiazko azterketa bat” omen zen, eta oraindik informazioa erabat osatzeke omen zegoen, nahiz eta jakinarazpen formala “laster” iritsiko zela espero zuen. Zehazki, Bruselak bi herrialdeei bidalitako “adostasun-gutun bat” omen zen; bertan, Europar Batasuneko agintariek bermatu egiten dute behin betiko oniritzia emango dutela, Ministroen Kontseiluan onartutako azken araudia jakinarazitakoarekin bat etor-tzen bada, iturri diplomatikoek gaineratu dutenez.

Espainiak eta Portugalek apirilaren 26an iragarri zuten Europako Batzordearekin “akordio politikoa” adostu zutela, bi herrialdeetako elektrizitatearen handizkako merkatuan ziklo konbinatuko zentralek argia sortzeko erabiltzen duten gasaren prezioa mugatzeko, kontsumi-tzaileen faktura arintzeko helburuarekin.

Muga hori hamabi hilabetez egongo da indarrean, eta hasiera batean gasaren batez besteko prezioa 40 euro/MWh-koa izango da, aldi osoan batez beste 50 euro/MWh-tan egonkortzeko. Hasierako proposamenean muga hori 30 euro/MWh-koa zen, fakturen kostua ia erdira jaitsi asmoz.

Espainiak eta Portugalek ez dute lortu Bruselak hasierako muga hori onartzea, bai ordea, neurria hamabi hilabetez aplikatzea, eta ez soilik urte honen amaierara arte, alde bien lehen zirriborroan proposatu bezala. Ribera ministroak aurreratu zuenez, akordio horrek etxeko kontsumitzaileen %40ri -tarifa arautua dutenei -, eta industrialen %80ri - Fakturak elektrizitatearen handizkako merkatuari lotuta dituztenei - egingo omen die mesede.

Argiaren prezioa handizkako merkatuan (pool) argiaren prezioa %10 baino zertxobait gehiago jaitsiko da gaur, MWh-ko 186,84 eurotan kokatuz. Ordu-tarteen arabera, gutxieneko prezioa 154,4 euro/MWh izango da 16.00etatik 17.00etara bitartean, eta gehieneko prezioa 228,84 euro/MWh, 8.00etatik 9.00etara. Hilabete honetan, elektrizitatearen batez besteko prezioa MWhko 192,11 eurotan dago.