Donostiako Barne Produktu Gordina % 2,2 hazi da
Hazkunde horrek eragin positiboa du enpleguan; horrela, 739 pertsonek baino gehiagok utzi dio langabe izateari
DONOSTIA. Laugarren urtez jarraian hazi da Donostiako Barne Produktu Gordina, Donostiako Ekonomia Sustatzeko sailaren Behatoki Adimendunak egindako Hiri-Ekonomiaren 2017ko Barometroan jasotzen diren estimazioen arabera, eta 7.400 euro milioitik gorakoa da.
Hazkunde horrek eragin positiboa du enpleguan; horrela, 739 pertsonek baino gehiagok utzi dio langabe izateari eta % 7´8 jaitsi da langabezia urte batetik bestera; % 9,6koa da langabezia-tasa, besteak beste, Bilboko hiriaren baino sei puntu txikiagoa.
Txostenak adierazten duen moduan hiriak bederatzi hotel berriak ditu, eta lehengo aldiz 2013. urtetik hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten familia kopurua jaitsi da.
Ernesto Gasgo Alkateode eta Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza Turismo Saileko zinegotziak zera adierazi du: "gure hiriko 2017.eko argazki sozioekonomikoak enpleguaren eboluzioaren adierazle oso positibo batzuk islatzen ditu, tokiko BPG-eren eta jarduera-sektore desberdinen hazkundea, baita hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten eskaeraren murriztapena ere.Horretaz gain, datu hauek nabarmenagoak dira gure inguruko hiriburuekin alderatuta. Dena den, txosten honek ere agerian jartzen ditu etorkizunerako erronka garrantzitsu batzuk, besteak beste, enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna."
Más en Economía
-
El gasto en I+D en biotecnología en Euskadi en 2024 ascendió a 193,7 millones, un 4,9% más que en 2023
-
La OCU detecta otra subida de los precios de alimentos navideños en dos semanas
-
Euskadi obtiene 50 millones de euros más para cubrir las ayudas al coche eléctrico solicitadas en 2025
-
Las hipotecas sobre viviendas en Euskadi crecen un 2,2% en octubre con 2.325 operaciones