Euskaraz dakiten entrenatzaileen falta nabarmena dago
Azken denboraldiotan hainbat taldek eskatu dute KEES metodologiarekin lan egiteko laguntza
KEES metodologia aplikatzeko helburuarekin, Kirolean AholkuLab-eko taldea hainbat klubetako entrenatzaileekin badabil lanean, ez baitute eskura diziplina desberdinetan euren lana euskaraz garatzeko behar besteko prestakuntza duten espezializatutako entrenatzaile-talde nahikorik.
Gainera, klub bakoitzak badu bere langile talde propioa, eskaintzaren arabera egokitutakoa eta zaila egiten da dagoen egitura eta antolakuntza aldatzea.
Aritz Olagoik baieztatu duenez, egunerokotasunean “orokorrean eta kirol gehienetan klubei kosta egiten zaie entrenatzaileak aurkitzea. Eta euskaraz entrenatzeko bada, are eta zailagoa da”.
Arlo horretan hobetzeko interesa nabarmena da, beraz. Egitasmoa abian jarri zen lehenengo urteetan, programaren bultzatzaileak joan ohi ziren klubetara, parte hartzera gonbidatzeko eta helburuaren garrantziaz kontzientziatzeko. Hasiera batean izan zituzten hainbat klub konplize, eta horiekin aritu ziran lanean poriektua definitzen eta probatzen.
Donostia entrena en euskera
Gaur egun, Aritz Olagoik azpimarratu duenez, egoera nabarmen aldatu da. Talde edo kirol diziplina batzuetan metodologia aplikatzen hasia zen klubak, hurrengo denboraldietan talde gehiagotan uztartu nahi zuen, eta Udalak hainbat kanpaina eta ekimen egin ondoren, joera hori hazi egin da.
“Azken denboraldiotan bospasei klub etorri dira guregana KEESen parte hartu asmoz” aitortu du.
Bidea egiten
Helburua, laburbilduta, bidearen hasieran lagun izatea da, eta pixkanaka klubak inplikatzea Udalaren laguntzarik gabe fun-tzionatu ahal izateko.
Horrela, are eta errazago biltzen dira atxikimendu berriak, gazte Donostiarrek kirola euskaraz gozatzearen alde. Etengabeko lan horren fruituak etorkizunean jasoko dira–
Más en Donostia
-
Dos detenidos por robar con violencia a un hombre de avanzada edad en Donostia
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta
-
El paseo Miraconcha de Donostia es la calle más cara de Euskadi para comprar vivienda, con un precio de 1,6 millones