Ostegun honetan jakinarazi dutenaren arabera Donostiako Piraten txupinazoa Bilgune Feministak botako du datorren abuztuaren 13an. Aurten 20 urte betetzen dituen Abordaiak abuztuaren 15ean izango du hitzordua, eta izen emateko epea abuztuaren 1etik aurrera irekiko da. Haurren abordaia 18an izango da eta izen emateko epea ere abuztuaren 1an irekiko da.

Aurtengo leloa Biba festa! Biba eraldaketa! izango da, festak "ez baitira gertakari isolatu bat, gizartetik edo eguneroko bizitzatik aparte dagoen zerbait".

Lide Fernandez, Beñat Arana eta Itziar Gomez Cruzadok eman dute gaur goizean Donostiako Piraten egitarauaren berri. Gaurko ekitaldian gogorarazi dute zein izango da aurtengo kontzertuen eskaintza. Hain berezia den urte honetan Autzaka goaz abestia eta bideoklipa ezaugutarazi dute Piratek.

Horretaz aparte, aurten Udaletxarekin hilabeteko lanaren ondoren, Punto Morea jarriko da Bulebaren eraso sexistei erantzuteko. "Badira urte batzuk Donostiako Piratok eraso sexistei erantzuteko purtokoloa, eta horren baitan, Punto Morearen protokoloa martxan jarri genuela erasoak salatxeko eta artazeko", gogorarazi dute Piraten bozemaraileek. Aurten Udalari "eskaera eta proposamen konkretu bat" egin diote eta "hilabetetako elkarlana eta gero, Udalak lehen aldiz, artatze eta salaketei erantzuteko" informazio gunea jarriko du.

Ohi bezala, kontzertuak, elektro txaranga, bertso saioak eta bazkari herrikoiak izango dira besteak beste egitarauan. Flamenka eta Trinitate plaza izango dira, besteak beste, Piraten jai-proposamenen eszneatoki nagusiak.