9.30etatik aurrera Easo kaleko tarte bat itxiko dute
San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak direla eta, ibilgailuak, txirrindulariak eta oinezkoak desbideratuko dituzte
- Trafikoarentzat itxita egongo da gaur goizean Easo kaleko tarte bat. Zehazki, 9.30etik 12.00etara izango da errepidearen mozketa (lanak lehenago amaituko balituzte, aurreratu egingo lukete irekiera).
San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak direla eta itxi beharko dute Easo kalea. Donostiako Udalak adierazi zuenez, 41 eta 45 zenbakien arteko tartea da bitarte horretan itxi beharko dutena, Larramendi eta Urdaneta artean, hain zuzen ere.
Oinezkoek, txirrindulariek eta ibilgailuek ezingo dute zeharkatu, segurtasun neurriak bermatzeko eta arriskurik egon ez dadin lanean ari diren makinekin eta materialekin.
Hala, Amaratik datozen ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratu beharko dira eta hortik Aldapetara joko dute, berriro ere Easo kalera sartu eta haien bidearekin jarraitzeko. Kontuan hartu behar da metro batzuk aurrerago San Martin kalea ere erabat itxita dagoela.
Oinezkoek, berriz, Urbieta kalera jo beharko dute. Dena den, 41. eta 43. zenbakietan dauden udal bulegoetara sartzeko aukera bermatuta egongo da uneoro, Donostiako Udalak atzo azaldu zuenez.
Temas
Más en Donostia
-
Goia pide al Gobierno del Estado que agilice los trámites de los ciudadanos de Mali
-
"Cállate la Boca" vuelve a hablar en Donostia
-
El puente de la Zurriola tendrá una acera más amplía en el lado izquierdo y el bidegorri en el derecho
-
Goia, sobre suspender los fuegos artificiales: "Estamos llegando casi al absurdo"