Danborrada berriek datorren urterako izena emateko epea zabaldu dute
Parte Zaharrean eta Erdialdean ezin da konpainia berririk sortu eta beste auzo batzuetan ere orduak mugatuta daude
- Datorren urtean San Sebastian egunean danborrada berria atera nahi duten elkarteek orain dute izea emateko epea. Maia-tzaren 15etik ekainaren 15era arte izango dute proposamena aurkezteko epea.
Donostiako Festak sailak atzo argitu zuen, dena den, Parte Zaharrean eta Erdialdean ezin izango direla danborrada berriak apuntatu, dagoeneko ordutegiak eta ibilbideak beteta daudelako. Beste auzo batzuetan (Grosen, Antiguan eta Egian, zehazki) irteera orduak ere mugatuta daude eta libre dauden tarteetan atera beharko dute konpainia berriek.
Izena eman nahi dutenek eskaera orria eta entregatu beharreko dokumentazioaren argibide guztiak Donostia Festak sailaren webgunean dauzkate. Gutxienez 20 danborjole eta 40 upel edo suil izan beharko ditu danborrada berriak (gastadoreak izatekotan, hiru).
Temas
Más en Donostia
-
Donostia aprueba sus presupuestos "más sociales" para su entrada en vigor el 1 de enero
-
“Solo pido lo que es mío, una vivienda en propiedad como la que me expropiaron”
-
Donostia ofrece la posibilidad de vivir la Izada y la Arriada desde el balcón
-
Modificaciones en Dbus por la San Silvestre: estos son los cambios que afectaran a las líneas