donostia - Konstituzio plazan jarritako taulan egunero euskal dantzak ikusteko aukera egoten da Aste Nagusian zehar baina atzo, egun handia izanik, plazatik harago Parte Zaharreko kaleak ere musikaz bete zituzten Añorgako Arkaitz taldekoek. Eguerdian abiatu ziren eta emanaldi nagusia egiteko Konstituzio plazan geldialdia egin zuten ondoren. Ordurako euria uxatuta, eguzkia ere atera zen eta ehunka pertsona erakarri zituzten dantzariek ibilbidean zehar eta baita plazan bertan ere. Txalo zaparrada jaso zuten dantzariek emanaldiaren ondoren. Gaur arratsaldean Trebeska taldeak hartuko du haien lekukoa (20.00etan) Konstituzio plazako taulan bertan eta bihar Aste Nagusia agurtzeko ekitaldia izango da, Union Artesanaren laguntzarekin. - Argazkiak: G. Estrada
- Multimedia
- Servicios
- Participación
