helduen alfabetatzea. Egoitza berria inauguratu zuen atzo arratsaldean Antiguako AEK euskaltegiak, Erregezaintza kaleko 22. zenbakian. Orain arte Ondarretako La Sirena aterpetxearen eraikinean eskaintzen zituen eskolak (hor amaituko dute aurtengo ikasturtea). Gaur egun 130 ikasle ari dira euskalduntzen eta alfabetatzen Antiguako euskaltegi honetan. Atzoko inaugurazio ofizialaren ekitaldian Mertxe Mugika AEKko koordinatzaile nagusiak parte hartu zuen. Min-tzodromo saio bat eta kantu jira ere antolatu zituzten festa giroan. Argazkia: G. Estrada
- Multimedia
- Servicios
- Participación
