Gabonetako argirik ez du izango aurten Konstituzio plazak, baina itxura guztiz desberdina, bai. Atzo zabaldu zituen ateak plazan kokatutako sagardotegiak: Sagardo Apurua ekimenaren baitan, garai bateko sagardotegien eta baserrien itxura eta giroa dauka.
Garai batean kupelak lehenengoz ireki eta dastatzeari deitzen zitzaion apurua, irekiera ofizialaren aurretik egiten zen dastatzeari. Bigarren aldiz antolatu dute ekimena sagardogileek (Udalaren eta Aldundiaren lagun-tzarekin) eta lehena eta oraina elkar-tzeko helburua dauka, sagardoaren kultura eta historia ezagutzera emanda. Aurtengo uzta dastatzeko aukera ere emango die herritarrei.
Konstituzio plazako sagardotegia 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara egongo da zabalik. Giroa berotzeko bertsolariak, trikitilariak eta erromeria izango dira. Donostia sagardoaren hiriburua izan da mende askotan zehar eta garai batean Parte Zaharrean 100 sagardotegitik gora omen zeuden. - N.G.