Umeen egunak abiatuko ditu gaur Martuteneko festak
donostia - Gaur arratsaldean abiatuko dituzte auzoko jaiak Martutenen. Umeen eguna izango da, gainera, eta gaztetxoentzat zezen txikiak, buruhandiak eta merendola prestatu dituzte parkean txupinazoaren ondoren (16.45ean). Txikiak dantzan jartzeko Dj Mikelen saioa ere izango da 18.30etik aurrera.
Bihar arratsaldean merienda izango da Sorgin zulo plazan eta auzoko haurtxokoak eta gaztelekuak antolatuta, dantza saio bat eta igelaren jokoa izango dira, eskolako jolastokian.
Larunbatean, berriz, ekitaldiak goizetik hasiko dira, Gorriti eta bere animaliak izango baitira parkean eta erraldoi eta buruhandien bisita jasoko dute martutenearrek. Herri bazkaria izango da ondoren eta arratsaldean kirolen txanda helduko da: futbolin txapelketa eta trainerillen lasterketa antolatu dituzte. Zo zongo kolpez blai perku show! ikuskizunak auzoko kaleak alaituko ditu ondoren eta gauean kontzertuen ordua iritsiko da. Aurtengo gonbidatuak Trogloditas, Tania de Sousa eta Los del Gas taldeak dira (23.00etatik aurrera).
Egun handia, dena den, igandean helduko da. 23. urtez, herri krosa korrituko dute goizean eta emakumeen herri kirol erakustaldia izango da ondoren. Meza nagusia bukatuta, sagardo eguna zabalduko dute: sagardoa dastatzeko aukeraz gain, baserriko jakiak eskainiko dituzte eta artisau azoka antolatu dute. Bitartean, bakailaoa pil-pilean egin beharko dute sukaldaritza lehiaketaren zazpigarren edizioko parte-hartzaileek.
Arratsaldean, berriz, puzgarriak izango dira, Motxila 21 musika taldearen emanaldia eta mus txapelketa. Afari-merienda lumagorri oilaskoekin egingo dute eta jaiak agurtzeko su artifizialak izango dira Martuteneko zeruan. - N.G.
Más en Donostia
-
Donostia debatirá este viernes sobre la vivienda en un Pleno Extraordinario
-
Fomento de San Sebastián y Elkargi siguen sumando fuerzas para apoyar nuevas iniciativas empresariales
-
Donostia abre once expedientes a agencias no locales por incumplir la regulación de grupos turísticos
-
Un empleado del banco atracado en Donostia, detenido junto a los presuntos asaltantes