Porrontxoei ongietorria emango diete gaur egiatarrek
Txupinazoa gaur bada ere, egun batzuk daramatzate jada festa giroko jarduerak antolatzen
donostia - Txupinazoa bota eta Porrontxo jaien hasiera ofiziala izango da gaur Egian. Hala ere, egunak daramatzate auzotarrek festa giroko jarduerak eta jolasak antolatzen. Berez, festetako programa pasa den larunbatean abiatu zuten.
Dena den, gaurtik aurrera izango dira jaietako hitzordu garrantzitsuenak. Horietatik lehena gaur bertan izango dute: gaztetxoek emango diete ongietorria lehenengo Porrontxinari eta Porrontxori, 17.30ean. Bitartean, gazte eta helduek karrozak bukatu eta 20.00etan jaurtiko dute txupinazoa. Pregoia aurten Egia Bizirik elkartekoek irakurriko dute. Hortik aurrera, txarangaren eta batukadaren musika zabalduko da auzoan zehar eta gauerako jada kontzertuak eta koadrilentzako jolasak daude antolatuta.
Bihar, besteak beste, haurren en-tzierroa egingo dute Tejerian goizean eta gaztetxoek afari-merienda izango dute 20.00etan Plaza Haundin (Martin Santos). Hori baino lehen, 17.00etan, goitibeheren jaitsiera izango da Polloetik. Beteranoen afaria ere egingo dute gauean.
Larunbatean sokatira herrikoia eta jota emanaldiak izango dira goizean, baita haurrentzako jolasak eta futbol txapelketak ere, beste hainbat jarduerez gain. Igandean sagardo dastaketa antolatu dute Plaza Haundin. Arratsaldean herri kirolak eta sardinada ere izango dira.
Más en Donostia
-
El PSE se desmarca del PNV y aprueba nueve medidas propuestas por EH Bildu para hacer frente a la crisis habitacional de Donostia
-
Auditz Akular, una pieza que se recupera para el puzzle de la vivienda en Donostia
-
El 100% de los 1.700 pisos de Cuarteles de Loiola serán de promoción pública
-
Donostia debatirá este viernes sobre la vivienda en un Pleno Extraordinario