donostia - Amarako Araba parkeko gabeziak konpontzeko presazko neurriak har ditzan eskatu dio EAJk udal Gobernuari. Gune batzuetan landare eta belarrak hazten utzi dira eta dagoeneko “oihana” dirudiela “hiri parkea baino” salatu zuen atzo Aitziber San Roman zinegotziak.
Egoera hori dela eta, bizilagunek kexa ugari aurkeztu dituztela dagoeneko azaldu zuen zinegotzi jeltzaleak.
San Romanen ustez, “begibistakoa da parke osoak presazko interbentzioa behar duela mantenu eta garbitasun baldintza egokietan jarriko bada”. Haren esanetan, Arabako parkea udal Gobernuak inguru horiekiko jarraitzen duen politikaren isla da eta haren “utzikeria agerian uzten du”.
Horregatik, “parkeen eta lorategien mantenuarekiko duen gogogabekeria alde batera” utzi beharko luke “gaiari erabakimenez heltzeko”, EAJren iritziz. - N.G.