Arabako parkea egokitzeko neurriak eskatu dizkio EAJk udal Gobernuari
Jeltzaleen ustez “begibistakoa da” presazko interbentzioa behar duela Amarako gune honek
donostia - Amarako Araba parkeko gabeziak konpontzeko presazko neurriak har ditzan eskatu dio EAJk udal Gobernuari. Gune batzuetan landare eta belarrak hazten utzi dira eta dagoeneko “oihana” dirudiela “hiri parkea baino” salatu zuen atzo Aitziber San Roman zinegotziak.
Egoera hori dela eta, bizilagunek kexa ugari aurkeztu dituztela dagoeneko azaldu zuen zinegotzi jeltzaleak.
San Romanen ustez, “begibistakoa da parke osoak presazko interbentzioa behar duela mantenu eta garbitasun baldintza egokietan jarriko bada”. Haren esanetan, Arabako parkea udal Gobernuak inguru horiekiko jarraitzen duen politikaren isla da eta haren “utzikeria agerian uzten du”.
Horregatik, “parkeen eta lorategien mantenuarekiko duen gogogabekeria alde batera” utzi beharko luke “gaiari erabakimenez heltzeko”, EAJren iritziz. - N.G.
Más en Donostia
-
El PSE se desmarca del PNV y aprueba nueve medidas propuestas por EH Bildu para hacer frente a la crisis habitacional de Donostia
-
Auditz Akular, una pieza que se recupera para el puzzle de la vivienda en Donostia
-
El 100% de los 1.700 pisos de Cuarteles de Loiola serán de promoción pública
-
Donostia debatirá este viernes sobre la vivienda en un Pleno Extraordinario