Síguenos en redes sociales:

Landare azoka hartuko du Grosek hilabetero

Katalunia plazan bilduko diren ekoizleek erosleengana gerturatu nahi dute

donostia - Landare azoka hartuko du Groseko Katalunia plazak bihar eta hemendik aurrera hilabetero errepikatuko da hitzordua. Donostialdeko hainbat ekoizle bildu dira eta erosleengana gertura-tzeko helburuarekin kalera atera-tzea erabaki dute, landareen mundua ezagutarazteko.

Ohiko landare eta lore ekoizleez gain, landareekin xaboiak egiten dituen denda bat, loreak prentsatu eta koadroak egiten dituen beste bat edo landareekin kosmetika egiten duen beste bat egongo dira Grosen bihar 9.00etatik 14.00etara. Gainera, txikientzako bi tailer ere prestatu dituzte: bat landatzen ikasteko eta loreak prentsatzen ikasteko bestea. - A.Z.