donostia - Donostiako Piraten aurtengo musika programazioak milaka pertsona erakarriko ditu La Flamenka ingurura. Lehen mailako euskal taldeak izango dira taula gainean gaurtik datorren larunbatera arte.

Hasteko, 3gabe2 taldea arituko da gaur eszenatoki nagusian. Bihar Doctor Deseo taldeak hartuko du lekukoa.

Astelehena izango da egun jende-tsuena abordaiaren ondoren eta Berri Txarrak taldeak jarriko dio amaiera egunari. Egunean zehar Arcada Social eta Bad Sound Systemek ere jarriko dute musika La Flamenkan.

Taula gainetik pasako diren hurrengo taldeak La Gossa Sorda eta Esne Beltza (asteartean), Las Tea Party eta South Central (asteazkenean), Zea Mays (ostegunean) eta Kashbad eta Gatibu (ostiralean) dira. Glaukoma eta Potato izango dira azken gaueko protagonistak. Emanaldi guztiak 23.00ak eta 00.30ak bitartean hasiko dira.

dj gauak La Flamenkatik metro ba-tzuk haratago, Nautikoan, beste giro bat sortuko dute. DJen lekua bihurtuko dute eta egunero 23.30ean hasiko da emanaldia. Gus Van Sound, El_Txef_A, El hijo de la Marily edo Nonames izango dira arituko diren musikarietako batzuk.

Bestalde, Trinitatean muntatu duten Kantina Piratan ere egunero afari girotuak antolatu dituzte. Talde edo bakarlariak arituko dira jo-tzen. Horien artean, Pelax, Lide Hernando, Physis versus nomos edo Iker Lauroba eta Leire Berasaluze izango dira.

Musika emanaldia zabala da eta gune guztietan jendeak erantzungo duela espero dute Piratek. - A.Z.