Síguenos en redes sociales:

Lurpekora igogailuan

autobus estazioko obrak direla eta, egiara doan lur azpiko bidearen sarrera itxi dute eta renferen geltokiaren ondotik pasa beharko da lanak bukatu arte

Lurpekora igogailuanRuben Plaza

Autobus geltoki berriaren lanak aurrera doaz eta egiatarrek aldaketa garrantzitsua nabaritu dute azken egunotan: auzora joateko lurpeko pasabidearen sarrera itxi dute. Hala, oinezkoek hemendik aurrera Renfeko estazioaren ondoan dauden eskaileretatik jaitsi behar dute lurrazpikora, handik Egiara iristeko.

Printzipioz, pasadizoaren sarrera obrak bukatu arte egongo da itxita, hau da, datorren urte bukaerara arte gutxienez. Horregatik, eta irisgarritasuna berma-tzeko, Renfeko geltokiaren eskaileren ondoan igogailu bat eraiki dute.

Lurpeko pasabidearen sarrera zegoen lekua jadanik lurrez beteta dago. Leku horretan jarri behar dute estazioaren paretak eraikiko dituen makina, horregatik egongo da itxita gune hori eta baita inguruko metroak ere.

Dena den, obrak bukatutakoan pasabidearen itxura erabat aldatuko da. Orain arte baino zabalagoak izango dira lehen metro horiek eta alde batean kristala izango dute, beste aldean egongo den estazioa ikusi ahal izateko. Gainera, autobus geltokira joateko sarrera bat ere egongo da pasabide berrian.

zuloa Hilabete honetan hasi dira langileak autobus geltokia izango denaren zuloa zabaltzen. Ondoren jarriko dituzte paretak eta, kuboa osatuta, hasiko dira lurrazpiko solairuak eraikitzen, azpitik gora. Azkenean, autobusak gelditzeko solairuaren azpitik beste bi egongo dira, eta ez hiru, kotxeak aparkatzeko.

Obren aurrekontua 1,9 milioi euro merketuko da pisu hori kenduta (25,7 milioi eurokoa da guztira) eta autoentzat 440 aparkaleku eraikiko dituzte.

Egunotan hasiko dira, gainera, autobusek sartzeko izango duten aldapa eraikitzen. Gutxinaka hasiko dira herritarrak, beraz, geltoki berriaren itxura sumatzen Maria Cristina zubiaren eta Renfeko estazioaren arteko inguruan. Berez, 2016rako lanek bukatuta egon beharko dute.