Síguenos en redes sociales:

Errotuluak euskaratzeko laguntzak emango dituzte

Guztira 111 establezimenduk jaso dute Udalaren subentzioa azken hamar urteotan

donostia - Donostiako Udalak hiriko hizkuntza paisaian euskararen presentzia indartzeko diru lagun-tzak emango dizkie dendetako arduradunei errotulazioa euskal hizkun-tzan egin dezaten. Errotuluak euskaraz bakarrik jarriz gero, %30eko diru laguntza emango du, beti ere gastua 450 eurotik gorakoa ez bada. Euskaraz eta gaztelaniaz jarriz gero, laguntza %15ekoa izango da, beti ere 240 eurotik gorakoa ez bada. Laguntzak dagoeneko eskatu daitezke www.merkatari.net eta www.euskaraz.net web orrien bitartez.

Azken hamar urteotan 111 establezimenduk jaso dute Udalaren Euskara Zerbitzuaren laguntza, merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu eta jarduerak euskalduntzea helburu. "Donostia euskararen hiria da eta hizkuntza paisaian eragitea funtsezkoa da euskararen presentzia kalean nabarmenagoa izan dadin. Zentzu horretan, denda, taberna eta bestelako negozioen jabeak errotuluak euskaraz jartzera animatu nahi ditugu, denon esku baitago hizkuntza paisaian eragitea", nabarmendu zuen atzo Nerea Txapartegi Euskara arduradunak. - N.G.