Sardina zulora eta datorren urtera arte
donostiarrek agurtu dituzte aurtengo inauteriak konstituzio plazan eta euripean
Normalean tristea izaten da sardinaren ehorzketa, baina atzo euriak pixka bat tristeago egin zuen. Olatuengatik aktibatutako alarma gorria zela eta, ohiko ibilbidea aldatu behar izan zuten Inauteriei agur esateko: Bulebarreko kioskoaren ordez, Konstituzio plazan abiatu eta bukatu zuten agurra. Gainera, alerta meteorologikoarengatik, sardina ezin izan zuten erre.
Hala ere, Momo Jainkosak ez zuen hutsik egin eta ehun bat lagun izan zituen ondoan atzo arratsaldean. Horien artean, hainbat pertsonaia: deabruak, maindirez jantzitakoak, gudariak, dragoiak eta beste hainbat. Los Pasai eta Los Incansables txarangek eta Zo-Zongóren Psycho-Clown perkusio emanaldiak jarri zuten giroa.
Hasteko, ikuskizuna plaza erdian eskaintzen saiatu ziren perkusio taldekoak, koloretako argiekin pizten ziren panderoak astinduz. Baina euriari ez omen zitzaion musika gustatu eta gogor hasi zuen. Arkupetan babestu behar izan zuten desfileko kideek. Konstituzio plazari buelta eman eta Momo Jainkosak hartu zuen hitza. Eguraldia izan zuen hizpide, nola ez, eta hala ere Inauteriek aurre egin diotela aurten nabarmendu zuen. Urtero bezala, konpartsek egindako lana gogoratu zuen Aitziber Urkolak.
eltze igandea Dena den, atzoko ekitaldiaren ondoren oraindik mozorroak janzteko beste aukera bat ere gelditzen da: ohi bezala, Eltze Igandea ospatuko dute hilaren 9an Altzan eta konpartsa asko berriz ere ikusteko aukera izango dute herritarrek 11.00etatik aurrera. Larunbatean Intxaurrondoko eta Ibaetako konpartsak ere aterako dira, bakoi-tza bere auzoan. - J.P.
Más en Donostia
-
Donostia une fuerzas con otras ciudades para afrontar los retos del cambio climático
-
El Alderdi Eder de Donostia se convertirá en una pista para el deporte femenino el 4 y 5 de octubre
-
El Club Vasco de Camping celebra el sábado su 75 aniversario
-
Donostia acoge su primera Semana entre Culturas, una iniciativa para “celebrar la diversidad”