Síguenos en redes sociales:

Frankismoan fusilatutakoak omentzeko ideien erakusketa, Aieten

Frankismoan fusilatutakoak omentzeko ideien erakusketa, Aieten

donostia. Altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatutakoak omentzeko antolatutako ideia lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa antolatu du Udalak Aieteko kultur etxean. Besteak beste, entzunezko grabazio bat dago, hiru maketa eta ideiak azaltzeko parte-hartzaileek gehien erabili dituzten txosten, irudi nahiz krokisak. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da ikusgai. argazkia: gorka estrada