Síguenos en redes sociales:

San Sebastian eguneko ekitaldiak Interneten bidez jarraitu ahal izango dira

'streaming' bidez eskainiko dute urrezko danborraren banaketa eta hiritar merezimenduaren dominena

donostia. Donostiako Udalak San Sebastian egunean udaletxe barruan izaten diren ekitaldi nagusiak Interneten bidez jarrai-tzeko aukera eskainiko die aurten donostiarrei. Horrela, streaming sistemaren bidez bihar eguerdian ospatuko den Hiritar Merezimenduaren Dominen banaketa ikusi ahal izango da etxetik, www.donostia.org helbidean bertan. Hurrengo egunean jasoko du Joaquín Fuentes psikiatrak Urrezko Danborra 12.30etik aurrera eta ekitaldi hori ere jarraitzeko aukera izango da Interneten, zuzenean, beti ere.

"Donostiar guztien izenean ematen diren sariak dira hauek. Guztiek ez dute Udalbatzan egoteko aukera, horregatik, pertsona guztiei ikusteko aukera eman nahi diegu", azaldu zuen atzo Axier Jaka Donostiako Partaidetza zinegotziak.

Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituztenak Ángel García Ronda, Daniel Zulaika, Vicenta Benítez (Saharako umeak har-tzen dituzten familien izenean), Erroak Sartu elkartea eta Itxaropen Telefonoa izango dira.