donostia. Sudur Krosaren bosgarren edizioa prestatzen hasi dira jada Egian. Apirilaren 5ean izango da Cristina Enea parkea zeharkatzen duen lasterketa herrikoia, baina antolatzaileak ari dira jada guztia prestatzen eta berrikuntzak izango direla aurreratu dute.

Hasteko, mozorro lehiaketa antolatuko dute, hala nahi izanez gero, korrikalariek mozorroa jantzita eraman dezaten, festa giroan beti ere. Gainera, beteranoentzat kategoria berezia sortuko dute eta, horrela, adinekoen artean lehenago iristen diren gizonak eta emakumeak saria izango dute.

Antolatzaileen arabera, emakumeen parte-hartzea ere bultzatu nahi dute Sudur Krosean eta helburu horrekin sare sozialetan Sudur izerditsuen emakume korrikalariak komunitatea sortu dute: martxoaren 9aren ondoren, Lilatoian parte hartuko duten emakumeei korritzen jarraitzeko gonbitea luzatu nahi diete, Sudur Krosa apirilaren 5ean izango baita.

sudur txiki Bestalde, iaz bezala, txikienek ere parte hartu ahal izango dute lasterketa nagusiaren haurretik, Sudur Txiki lasterketan (garailerik ez da izango eta guztiek izango dute saria). Gainerakoan, azken lau urteotan arrakasta izan duten ezaugarriak mantenduko ditu lasterketak: festa giroan sei kilometroko ibilbidea egitea da helburua, Cristina Enea parketik eta Loiolako Erriberatik barrena.

Izen-emateak martxoaren hasieratik aurrera egin ahal izango dira.