> Kantua. Gaur, 8.00ean baserriz baserri ibiliko dira kantuan, ondoren bazkaria.
> Olentzero eta Mari Domingi. Gaur, 18.30ean iritsiko dira eta gozokiak banatuko dituzte Goiazko frontoian.
> Olentzero eta Mari Domingi. Gaur, 18.30ean, Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera San Bartolome plazan.
> Egun osoko egitaraua. Gaur, 10.00etan, Gazte Asanbladakoak abestera irtengo dira; 11.30ean hamaiketakoa plazan haurren-tzat; 12.30ean Mari Domingik Olentzerorentzako gutunak jasoko ditu; 14.30ean Gazte Asanbladakoen bazkaria; 18.00etan Olentzeroren kalejira eta opari banaketa; eta 19.30ean jaiotza biziduna plazan.
> Olentzero eta Mari Domingi. Gaur, 17.30ean Olentzero eta Mari Domingi plaza Zaharretik abiatuko dira. Alde zaharretik igaro ondoren komitiba osoarekin, 18.45ean Zerkausira iritsiko dira.
> Jaiotza biziduna. Gaur, egun osoan jaio-tza biziduna zentroko plazan; 17.30ean Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera Otsabitik eta 18.15ean herrian.
> Ikastetxeen bilkura. Herriko ikastetxeetako ikasleak Loinazko San Martin plazan elkartuko dira 12.00etan.
> Gabon eskea. Herritarrak 17.30ean elkartuko dira Igartzan.
> Kontzertua eta Gabon eskea. 18:00etan kontzertua egongo da eta ondoren herritarrak abestera irtengo dira.
> Gabon eskea. Goizez ikastolako haurrek abestuko dute eta arratsaldez abesbatzek.
> Olentzero eta Maridomingi. San Prudentzio auzotik abiatuko dira, 17.30ean. 19.00etan herritarrek harrera egingo diete, plazan.
> Olentzero. 17.30ean helduko da Ordiziara, dantzariek eta trikitilariek lagunduta. Ibilbidea: Bustuntza plaza-Nafarroako Etorbidea-Gudari Etorbidea-Euskalerria-Ordizia-Santa Maria-Kale Nagusia-Plaza Nagusia.
> Gabon eskea. 18.00etan irtengo dira Lastala auzotik. 19.00etan plazara helduko dira.
> Gabon eskea. Haurrak 11.00etan elkartuko dira plazan. 15.00etan Gazte Erexa elkartekoak baserrietara joango dira. 18.00etan Olentzerorekin abestuko dute, Olaran auzotik irtenda.
> Ezkion. Ezkioko bizilagunak 9.00etan elkartuko dira, udaletxean. Ondoren, herriko baserrietara joango dira Gabon kantak abestera.
> Itsason. 9.00etan elkartuko dira plazan eta baserriz baserri joango dira. Gaztetxoek euren musika instrumentuak eramango dituzte.
> Haurren Olentzero. Eguraldi txarra iragarri dutela eta, Azokan egingo dute aurtengo ekitaldia (12.00etan). Lehenago, 5. eta 6. mailako ikasleek eta musikariek emanaldia eskainiko dute Santikutz zaharren egoitzan.
> Olentzero herrikoia. Herritarrak 17.00etan elkartuko dira Laubide kalean (Maiatza taberna parean). 17.30ean, Olentzerorekin ohiko ibilbidea egingo dute. Euskal Herria plazan bukatuko dute. Legazpiko Udalak herriko familia, lagunarte eta elkarte guztiei parte hartzeko deialdia luzatu die.
> Haurrak. Goizean, La Salle-Legazpi, Gainzuri eta Urretxu-Zumarraga Ikastola ikastetxeetako haurrek Urretxu eta Zumarragako kaleetan abestuko dute.
> Goiargi abesbatza. Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak Gabon kantak abestuko ditu bi herrietako kaleetan, 18.00etatik 20.30era.
> Jaiotza lehiaketa, Gabon eskea eta kon-tzertua. Gaurko jardunaldiari hasiera emateko Jaiotza eramangarrien lehiaketa izango da, 10.30etik aurrera, Kontzejupean. Ordu berean, ludotekako haur eta gurasoak Gabon eskean aterako dira. Eguerdian denak elkartuko dira elizaren atarian, Olentzero agurtzeko. Musika bandako lagunek erdiguneko kaleak alaituko dituzte eta 13.00etan kontzertua eskainiko dute Kontzejupean.
> Egun osoko festa. Mari Dominginek Olentzerori emateko umeen idatziak jasoko ditu 12.00etan Enparantza Nagusian. Arratsaldean, berriz, kalejira handia izango da herrian (17.0etan eta Arana kaletik hasita). Bertan, Tuntturroak, Musika Eskolako soinujoleak, Olentzero eta Mari Domingin idiek bultzatuko duten gurdian eserita eta herritar gazteak su antortxekin izango dira, Gabonetako kantak abestuz. 17.30ean herritarrek ongietorria egingo diete Olentzero eta Mari Domingiri eta Itsasi taldeko umeek aurreskua dantzatuko dute. Jarraian, Olentzerok hitz ba-tzuk esan eta gaztainak banatuko ditu.
> Jaiotzaren ibilbidea. Arratsaldeko 18.30ean Jaiotzaren ibilbidea hasiko da Plaza Txikian (bertan bukatuko da). Ekitaldian Julian Barrenetxea eta Parrokiko abesbatzek eta Izarraitz txistulari taldeak parte hartuko dute, hainbat herritarrekin batera.
> Olentzero eta Mari Domingi. Festa egunean zehar, Santuiturri plazan. Tantaz Tantak antolatuta, Olentzero eta Mari Domingirekin abestuz (18.00), Guria tabernatik abiatuta.
> Kantaldiak. Schola Cantorum abesbatzaren kantaldia (18.30), Narrosen eta 18.30ean, Zarautz Abesbatza kalez kale.
> Areto futbola. Txapelketa 9.00etan, Lubaki kiroldegian.
> Eskean. Niño Jesusen eskea, goizean.
> Gabon korua. Kalez kale, 15.30ean hasita.
> Lehiaketa. Gabon abestien lehiaketa, 17.00etan, Aita Marin.
> Olentzero. Alai auzategian hasita (18.00), Olentzero eta Gomezagoren etorrera.
> Jaiotza ikuskizuna. Eusebio Gurrutxaga plazan (18.30).
> Kantaldia. Herriko haurrak 10.45ean.
> Elkartasun tonbola. Herriko plazan (11.00).
> Olentzero eta Mari Domingi. 17.00etan.
> Azoka. Getariako ekoizleen azoka, 10.00etatik 14.00etara, frontoian.
> Olentzero eta Mari Domingi. Arratsaldean, herriko taldeekin.
> Kantaldia. Gabon kantua 9.00etan auzoz auzo eta 17.30ean, plazatik kantu eskea.