Donostia. EuskoTreneko bidaiariek atzo estreinatu zituzten Herrerako eta Intxaurrondoko geltoki berriak. Gainera, Loiola eta Herrera arteko trenbidea bikoiztu ondoren, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu du EuskoTrenek: atzotik, bidaiari gehien dauden orduetan 7,5 minuturo izango dira trenak.
Bi geltoki hauek Topoaren ibilbidearen parte dira, Eusko Jaurlari-tzak Donostialdeko Metroa izenarekin berbatailatu duen zerbitzuaren parte. Eta estazio berriak ezagutzeko aukera ezinhobea dute donostiarrek egun hauetan: atzo eta gaur doan bidaiatzeko txartelak banatzen ari dira bi geltokietan.
Herrerako kasuan, geltokia trenbidearen gainean oinezkoentzako plaza batean kokatu dute; Intxaurrondon, aldiz, orain arte EuskoTreneko geltokirik ez zegoen. Hemendik aurrera beste garraiobide bat dute 16.000 auzotarrek Donostiako Erdialdera, Lasarte-Oriara eta Hendaiara joateko.