Donostia. Donostiako Udalak diru-laguntza zuzenak emango dizkie aurten Txomin Eneako eta Roteta Berriko (Altza) haurtxokoei. Bi auzo hauetan Udalak ez du haurtxoko zerbitzua eskaintzen zuzenean eta hutsune hori bete-tzen urteak daramatzate bi gune horiek kudeatzen dituzten elkarteek.
"Altza eta Loiolako auzoetan ibilbide luzea duten Roteta Berri eta Txomin Enea haurtxokoak helburu hezitzaile eta sozial garbiarekin jaiotakoak dira eta oraingoz, heziketa hori egiteko burutzen duen pareko zerbitzu publikorik ez dagoen auzo hauetan, haur eta nerabeen beharrei erantzuna ematen diete", argudiatu du Udalak ohar baten bidez.
beste programetan, zaila Horregatik, eta zerbitzu egonkorra eskaintzen dutenez eta beste subentzio programen baitan kokatzea zaila denez, diru-lagun-tza zuzen bana emateko erabakia onartu berri du Tokiko Gobernu Batzarrak, urte osoan zehar buru-tzen dituzten ekintza guztien kudeaketa, antolaketa eta gauza-tzearen ondorioz eratorritako gastuen zati bat ordaintzeko helburuarekin.
Hala, Udalak adierazitakoaren arabera, Roteta Berriko gunea kudeatzen dutenek 37.675 euro jasoko dituzte aurten eta Txomin Eneako instalazio eta zerbitzuetako arduradunek, berriz, 22.300 euro.