Donostia. Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak (KKE) bazkideak berritzeko kanpaina abiatu du. Horretarako, bihar eta datorren igandean izango dute ordainketa egiteko aukera, 12.00etatik arratsaldeko 14.00etara Jolas Etxean. Gainera, astean zehar ere izango dute ordaintzeko aukera, elkarteko bulegoa zabalik izango baitute astelehenetik ostiralera arte 18.30etik 20.30era. Hori bai, aurtengo prezioekin konparatuta, aldaketarik ez dela izango aurreratu dute.
KKEko arduradunek auzotarrek elkarteak Añorgan egiten duen lana ezagutu dezaten nahi dute, lan horren garrantziaz jabetzeko eta bazkide izateko erabaki har-tzeko. Gaur egun Añorga KKEk 450 bazkide dauzka.
loteria Bestalde, urtero bezala, Gabonetako loteria ere banatuko dute datozen egunotan. Hamar euroko partizipazioak izango dira, urtero jokatzen duten zenbaki berarekin.