Donostia. Cristina Enea parkea ezagutzeko irteera antolatu dute Loiolako Erriberetako bizilagunek. Hilabete batzuk daramatzate auzoa ezagutzeko ekimenak antolatzen eta larunbaterako etxe ondoan duten Cristina Eneak ezkutatzen dituenak ezagutuko dituzte.

Horretarako Marko Sierra ingeniaria izango dute lagun, eta hark parkeko xehetasun guztiak kontatuko dizkie parte-hartzaileei.

Bisita Mikel Laboa pasabidetik abiatuko dute erriberatarrek, eguerdiko 12.00etan. Ekimena, esan bezala, Auzoa deskubrituz egitasmoaren baitan kokatu dute auzoko bizilagun elkartekoek.

laugarren irteera Auzoa ezagutzeko irteera horiek ekainean hasi zituzten. Orduan, Jesus Mari Zabaleta apaizak Iesu parrokia erakutsi zien auzotarrei. Irailean jarraitu zuten bisita horiekin eta Iñigo Segurola paisajista izan zuten lagun Oroimenaren Lorategiaren xehetasunak ezagutzeko. Orain arteko azken irteera Javier María Sada kronista donostiarrarekin egin zuten duela aste pare bat, eta Erriberetako kaleei eta plazei izena ematen dieten pertsonaien berri eman zien parte-har-tzaileei.