donostia. Azaroaren 1ean Santu Guztien eguna dela eta bezperan Halloween festa ospatzen dela kontuan hartuta, Martuteneko haurtxokoan beldurrezko arratsaldeak izango dituzte egunotan, hainbat tailer eta emanaldiekin. Horrela, gaur arratsaldean Apainketa beldurgarria landuko dute sei eta hamabi urte bitarteko haurrek. 16.30etik aurrera izango dute hitzordua.

Etzi, bestalde, Beldurrezko arratsaldea! prestatu dute haurtxokoko arduradunek gaztetxoentzat, baita ere, 16.30etik aurrera.