Donostia. Altzako Historia Mintegiak (AHM) eta Donostia Kulturaren Plus 55 programak beste irteera bat antolatu dute gaur goizerako. Oraingoan Martuteneko baserriak ezagutzeko aukera izango dute ibilaldian parte hartzen dutenek.

Altza ezagutuz egitasmoaren baitan antolatu dute gaurko irteera, aurretik izan diren guztiak bezala.55 urtetik gorako altzatarrei zuzenduta dago.

Hitzordua 10.30ean jarri dute, eta Garberako bus geltokitik abiatuko dira orduan. Egitasmoaren helburua Altzaren ondare historikoa, kulturala eta naturala ezagutzea da. Gainera, hori paseatzen egiten dute, eta lagunartean eta giro politarekin.

animatzeko deia Horregatik, Altzako nagusi guztiei dei egin diete Historia Mintegikoek eta Plus 55 programakoek, gaur goizerako prestatutako irteera honetan parte har dezaten. Martutene ingurura joko dute Garberatik, eta bidean hainbat baserri ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.