Donostia. Baionatik etorritako Xaramela abesbatzak kontzertua eskainiko du ostegunean Grosen. Mariaren Bihotza elizan izango da emanaldia, 20.30etik aurrera.

Marie-José Goudard-Ardohainek zuzenduko du taldea eta euskal musikan oso ospetsuak eta ezezagunak diren abestiak kantatuko dituzte emanaldian. 1986.ean Javier Bello-Portuk sortu zuen taldea eta 55 lagunek osatzen dute gaur egun. Abesbatzen astearen baitan antolatutako kontzertua izango da ostegunean Grosen eskainiko dutena.

okendo kultur etxea Bestalde, Okendo kultur etxean Luisa Etxenike idazlearen El detective de sonidos liburua aurkeztuko dute asteazkenean, 19.30ean. Groseko kultur etxeko areto nagusian izango da hitzordua.

Eta asteazkenean bertan hiru eta bost urte bitarteko haurrek haurtxotekan ipuinaren orduarekin gozatzeko aukera izango dute. 18.00etan hasiko da kontaketa.