Síguenos en redes sociales:

Sei urtetik beherakoen artean irakurzaletasuna bultzatuko dute

'Bularretik mintzora' ekimenaren bigarren fasea abiatuko dute donostiako liburutegi eta ikastetxeek

Sei urtetik beherakoen artean irakurzaletasuna bultzatuko dute

Donostia. Sei urtetik beherakoen artean euskaraz irakurtzeko jarrera baikor bat bultzatu nahi dute Bularretik Mintzora egitasmoaren bultzatzaileek eta horretarako, haurrei ez ezik, haiekin erlazio zuzena duten guraso eta hezitzaileei zuzen-tzen dira. Ekimena 2007.ean abiatu zuen Galtzagorri elkarteak eta Donostiara iaz heldu zen, Donostia Kulturaren babesarekin. Orain arteko balorazioa ona izan denez, programaren bigarren faseari ekingo diote ikasturte honetan.

Bularretik Mintzora ekimenak umeen inguru naturalean landu nahi du haien irakurzaletasuna eta, horregatik, liburutegiekin elkarlana planteatzen du. Haur Liburutegi Nagusiak (Fermin Kalbeton kalean) eta baita Amarako Ernest Lluch kultur etxeko liburutegiak ere parte-hartzaileen eskura maileguan hainbat liburu jarriko dituzte.

Zehazki, egitasomaren antolatzaileek hautatutako liburuekin maleta batzuk prestatu dituzte eta umeek etxera eraman ahal izango dituzte. Gainera, ikastetxeetan ere motxilak banatuko dituzte eta astero ikasle batek joan beharko du liburutegira liburu bat utzi eta beste bat hartzera, eskolara eta etxera eramateko. Orixe, Amara Berri, Zuloaga Haur Eskola, Mariaren Lagundia, Santa Maria eta Belen ikastetxeek parte hartuko dute ekimenean aurten.

Material informatiboa ere banatuko dute guraso eta hezitzaileentzat eta formazioa eskainiko diete, Juan Carlos Alonso psikologoak martxoan eskainiko duen hitzaldi baten bitartez, besteak beste.

Emaitza onak

Irakurketa klubak

Irakurketa kluba ere proposatuko dute Haur Liburutegian, guraso eta haurrek batera parte hartzeko. Kasu honetan sei eta zazpi urte bitarteko umeentzat prestatuko dute kluba, larunbat goizetan eta doan. Helburua, Bularretik mintzora egitasmo osoan bezala, haur eta gurasoen artean irakurketa giroa sortzea da. Azkenik, liburu-diskoak ere argitaratu ditu Galtzagorri elkarteak guraso eta hezitzaileei zuzenduta eta mailegagarri izango diren maleten barruan egongo dira parte-hartzaileentzat.

Dagoeneko hamabi herritan ari dira Bularretik Mintzora programa garatzen eta orain arteko emaitzak neurtu dituzte: guraso gehiago liburutegietara joatea lortu dute (%17 gehiago), guraso gehiagok kantatzen diete haurrei (%60 gehiago) eta ipuinak edozein unetan kontatzen dituztenak ere gehiago dira (%18).