Añorgako gazteek, 20 urte
Gazte asanbladaren urteurrena ospatuko dute asteburu honetan eta hurrengoetan
AÑORGAKO gazte asanbladak 20 urte betetzen dituela eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena behar den bezala ospatzeko, bai asteburu honetan eta baita hurrengoetan ere. Atzo abiatu zituzten ekitaldiak, triki poteoa egin baitzuten gaztetxetik abiatuta.
Ospakizunekin gaur jarraituko dute añorgatarrek. Hasteko, Groseko Kortxoenea gaztetxera bisita egingo dute, eta bizikleta-poteo-pegada-martxa bat ere antolatu dute. Gainera, larunbat gauari giroa jartzeko ardura DJ Dani eta DJ Nakeni ego-tzi diete, haiek izango baitute gaztetxean musika jartzeko eran-tzukizuna 22.30etik aurrera.
Baina ekitaldi garrantzitsuenak datozen asteburuetan helduko dira Añorgara. Ostiralean bertso afaria antolatu dute zinean (Xabier Silveira eta Arkaitz Estiballesekin), eta igandean mendi martxa antolatu dute Añorgan barrena, hamaiketakoa barne.
Hurrengo bi larunbatetarako utzi dituzte programazioaren hitzordu potenteenak. Hilaren 29an egun osoan izango dira jarduerak Añorgan. Goizean haurrentzako jokuak, buruhandiak eta kantujira izango dira, baita herri bazkaria ere. Ondoren bingoa eta kalejira prestatu dituzte eta gauerako kontzertu potenteak lortu dituzte: Xolomona Bi, Asgarth, Utikan eta Blaka taldeak arituko dira zinean.
Azaroaren 5ean itxiko dituzte urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Arratsaldean Euskal Herriko beste gazte asanbladekin mahai ingurua egingo dute eta Soziedadean Hilkar eta Humilikate taldeen emanaldia izango da. Gauean, ordea, Mamba Beat eta Zea Maysek hartuko dute lekukoa. Ondoren DJ Bullek itxiko ditu gaua eta ospakizunak Añorgan.
Más en Donostia
-
Aiete reclama un centro de ESO público
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje