Donostia. Egiako kultur etxeak auzoko kontsumo taldeari buruzko hitzaldi bat hartuko du datorren asteazkenean. Kontsumo talde horien helburua baserritarrei zuzenean erostea da, bitartekorik gabe.
Egia Bizirik auzo elkartearen eta Egiako kontsumo taldearen eskutik antolatu dute Basherri taldeak: baserriko baratzetik sukaldera zuzenean hitzaldia. Datorren asteazkeneko 19.30ean izango da, kultur etxeko aretoan eta kontsumo taldeko kideek ez ezik, Ehne sindikatuko ordezkariek ere hartuko dute hitza.