Donostia. Lur Paisajistak enpresako kide Iñigo Segurolak hitzaldi berezia eskainiko du ostegunean Altzan: hiri baratzak izango ditu hizpide, hain zuzen.
Bricomania telebista programan ezaguna egin zen paisajista honek hiritik atera gabe balkoi edo zelai txiki batean zer nolako baratza osatu daitekeen agertuko die altzatarrei. Izan ere, badirudi handituz doala bakoitzak bere kontsumorako barazkiak landatzeko interesa, nahiz eta horretarako baratz handirik ez izan, eta horregatik erabaki dute apirileko hileko gaia hiri baratzak izatea.
Zehazki, hirian bizi eta balkoi txiki batek eskaintzen dituen aukerak azaldu nahiko dizkie Iñigo Segurolak hitzaldira gertura-tzen diren altzatarrei. Mintzaldia ostegun arratsaldean izango da, 19.30etik aurrera, eta Tomasene kultur etxean.
Lur Paisajistak taldekoak izan dira, besteak beste, Ametzagaina parkeko eta Oroimenaren Lorategiko diseinatzaileak.