Donostia. Loiolako kultur etxeak euskal kulturaren ildotik zenbait jarduera prestatu ditu hemendik astebetera doazen egunetan goza-tzeko. Lehenengoa gaur izango da, 19.30ean Apaizac obeto filmarekin. Bihar, ordea, pailazoek emanaldi bat prestatu dute 17.00etarako eta larunbatean, 10.00etan, Urumea bailarako ondarea deritzon paseoa izango da. Arratsaldean, 16.30ean hain zuzen, mus txapelketa izango da Hontza elkartean eta afaria ere bertan izango da 21.00etan.
Hurrengo asteko larunbatean, ordea, estropada eta erromeria eguna ospatuko dute Loiolan