Donostia. Intxaurtze Kantariak, Intxaurrondo auzoko abesbatzak, emanaldi bat prestatu du asteburu honetarako. Agerraldia Txara 1 egoitzan izango da igande honetan bertan eta 12.30ean hasiko da.

Taldea 18 kideek osatzen dute eta auzoko festa askotan parte-har-tzaile finkoak dira. Gainera, web orrialde propioa dute haien ekitaldietako argazki eta bideoak ikusi ahal izateko. Bestalde, kantariek gogokoen dituzten abestien letrak ere irakurri, entzun edo deskargatu daitezke webgunean, nahi izanez gero: www.intxaurtzekantariak.blogspot.com

Gauzak horrela, interesa duten Interneteko erabiltzaileek haien esku izango dituzte abestien partiturak, tenore desberdinentzat pentsatutakoak daudenak.

Igandeko ekitaldia jubilatuei eskainiko diete batez ere, baina nahi duenak hurbiltzea badauka Txara 1 egoitzara, nahiz eta bertan seniderik ez eduki, nahikoa baita haien ahots eta melodiez gozatu nahi izatea.