Estatu Batuetan bi gira osatu ondoren, etxera bueltatu ziren Delorean taldekoak igande gauean Sagueseko taula gainera igo zirenean. Eguraldia lagun, milaka pertsona bildu zituzten zarauztarrek eta guztiak bero-tzea eta girotzea lortu zuten, kontzertu fin eta sendo batekin. Etxean egonda, parez pare zituzten senide eta lagunei abesti bat baino gehiago eskaintzeko aprobetxatu zuten. Festa giroa berotu ondoren, gainera, jaiarekin Egiako Bukowski tabernan jarraitu zuten Deloreanekoek. Saguesen entzun eta ikusitakoaren arabera, Aste Nagusi honetako kontzertuen maila ezin hobea ari da izaten.