donostia. Zurriola Ikastolako neskak -Lagun Aro GBC dibisioko ordezkariak- Series colegiales saskibaloi txapelketan gailendu ziren pasa den astebukaeran eta sari nagusia, Estandartea deritzona, ekarri zuten Donostiara.
Donostiako fasea eta Konferentzia fasea irabazi ondoren, Kataluniako Badalona herrira joan behar izan zuten neskek, bertan finala joka-tzeko. Azken fasera iristeko, baina, San Estanislaoren aurka (Unicaja-Málaga) jokatu behar izan zuten lehenik eta behin (52-44 gailendu ziren donostiarrak) eta Ramiro de Maeztu madrildarren aurka ondoren, eta haiei ere 51-43 irabazi zieten. "Bi partidak gogorrak izan ziren oso, eta gure neskek asko borrokatu behar izan zuten partida aurrera ateratzeko", adierazi dute Groseko ikastetxetik. Finalean, azkenik, Peleteiro (Xacobeo Blue:sens) taldearen aurka jokatu zuten eta 66-46 emai-tzarekin amaitu zen partidoa, Zurriolako nesken alde. Saskibaloi txapelketako jokalari onenaren saria ere Donostiara etorri zen, Amaia Seguesi eman baitzioten.
Badalonara bidaia, baina, ez zuten bakarrik egin donostiarrek. Haiekin bidaiatu zuten Iraurgiko (Azpeitia) mutilek, txapelketako lehen bi faseak irabazi baitzituzten. "Txapelketa bikaina egin dute, baina egokitutako multzoa zaila zen eta ezin izan zuten finalerako sailkatu", erantsi dute Zurriolako kideek.