donostia. Abiadura Handiko Trenaren aurkako bizikleta martxa antolatu dute larunbat honetarako. Ibilaldia AHTa igaroko den hainbat herri eta auzotan zehar arituko da goiz osoan zehar, Astigarragako plazatik irtengo baita 10.00etan eta, 10.30etan Hernaniko plaza berrian parada egin ondoren, parte har-tzaileek Loiolaraino eragin beharko baitituzte beren txirrinden pedalak (12.30ean iristekoak dira bertara).
Ariketa egin ondoren, Loiolara bertaratzen direnek gaztetxean eskainiko duten bazkariarekin indarrak berritzeko aukera izango dute eguerdian.
Ekimen ugari antolatu dituzte egunerako eta arratsaldean ere egitekorik izanggo da gaztetxean bertan. Izan ere, 16.00etan, diapositibekin hornitutako hitzaldia eskainiko dute, Leitzarango autobiaren aurkako borrokaren lezioak izenpean.