X. bertso astean murgildurik dago altza
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunotan auzoan jaialdiaren baitan
donostia. Urteroko legez, aurten ere bertsoari eskainiko dio bere txokoa Altzak X. Bertso Astearen baitan. Ekitaldiak pasa den larunbatean hasi ziren, Altzatarrak elkartean bertso afariarekin. Horrez gain, ostiralean eta igandean bertsoa berriz ere protagonista izango dira Altzan.
Ostiralean musika eta bertsoak uztartuko dituen Bertshow ikuskizuna izango da ikusgai Herrerako Nido tabernan, 22.00etan. Igandean, bestalde, Altzagineko plazan Maialen Lujanbio 2009ko Euskadiko Bertso Txapelketako garailea, Amets Arzallus azpitxapelduna, Jon Maia, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga arituko dira 18.00etatik aurrera.
Honez gain, bigarren urtez, Altzako Bertso Papel Lehiaketa ere abian jarri dute. Guztira sei lan aurkeztu zituzten Altza Donostiari anexionatu zioteneko 70. urteurrena gaiaren inguruan, edota gai librea kategorietan. Lehenengo atalean kalitateko lanik aurkeztu ez zenez, bakarra izan da aurten irabazlea, Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra hain justu, Txirrita Altzan da berriro lanari esker.
Más en Donostia
-
Donostia vuelve a ofrecer sus 90 refugios climáticos ante las previsibles olas de calor
-
Las playas de Donostia se preparan para la temporada de verano
-
El mercado de la Bretxa dedicará espacios para probar y desarrollar comercios emergentes
-
El Ayuntamiento de Donostia ha remitido a Fiscalía toda la documentación sobre las obras del hotel Nobu