Donostia. Frèderic Chopin (1810-1849) musikariaren jaiotzaren 200.urteurrena dela eta, piano kon-tzertua antolatu dute ostegunerako Altzako Casares Tomasene kultur etxean. Lau protagonista izango ditu hitzorduak, Idoia Areizaga, Uxue Eceiza, Iosu Jaunarena eta Jon Urdanpilleta piano jotzaileak eta guztiek, musikagile poloniarraren obrak ekarriko dituzte gogora.
Hitzordua 19.30ean hasiko da Darieta bideko kultur etxe honetan eta sarrerak doakoak izango dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Musikarekin jarraituz, igandean gitarra kontzertua ikusi ahal izango da Casares Tomasenen. Kasu honetan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako gitarra orkestra igoko da oholtza gainera eta musikariek Strauss, Shostakovich, Lete eta Kosmaren piezak joko dituzte.
Aurreko hitzordua bezala, emankizuna 19.30ean hasiko da eta hemen ere, ez da sarrera ordaindu beharko.