Donostia. Donostiako Ezker Aber-tzaleak Udalak hiriko kaleak garbi-tzeko erabiltzen duen dirua murriztu izana salatu eta erabaki horren ondorioak, "langileez gain, herritarrek eta bereziki auzoetako bizilagunek ere" pairatuko dituztela argudiatu du. Taldeak idatzi baten bidez adierazi duenez, "Udalak urte asko daramatza zabor tasa igotzen kaleen garbitasunaren banderapean, baina iruzur egiten die herritarrei ordain-tzeko exijitzen dienean".

Ezker Abertzale ofizialaren ustez, kaleak bereziki "zentro aldean" mantentzen dira garbi "kanpotarrentzako hiria bultzatzen den heinean kanpora begirako irudi garbia emateko 2016ko Kutur Hiriburutzaren kanpainaren baitan". Horrekin, sistema honen kaltetuak, bertokoak direla azpimarratu du, hau da, auzoak eta herritarrak.

Horrez gain, Udalak, kaleak garbiak mantentzeko aitzakiarekin, "errepresioan sakontzeko" erreparorik ez duela gaitzetsi du Ezker Abertzaleak eta hori arrazoitzeko asteotan Jon Anzarekin erlazionatutako informazioa "etengabe eta era narrats batean ezabatua" izan dela ohartarazi du.