Donostia. Antiguako biztanleek Inude eta Artzainen bisita izango dute datorren larunbatean, 12.30ean. Ohi bezala, auzo honetara Kaldereroak baino astebete beranduago iritsiko dira Inude eta Artzainak. Entseguak martxan dira jadanik. Astelehenean hasi zituzten eta bihar arte burutuko dituzte, Antiguoko futbol taldearen egoitzan (Errotatxo plazan, 20.00etan). Biharko azken entsegua, bandarekin batera burutuko dute eta antolatzaileek aurreko urteetan festa honetan partu hartu duten guztiei luzatu nahi diete deia.
Antiguotarrak dantza taldeak aspalditik antolatzen du festa hau auzoan. Inude eta Artzainen ibilbidea elizan hasi (12.30ean) eta frontoian bukatuko da larunbatean. Bidean, Matia, Benta Berri, Txalupagine, Erregezain eta Mikelete kaleak zeharkatuko dituztelarik.
40 bat lagunez osatutako danborrada batekin egingo dute ibilbidea Inude eta Artzainen festako pertsonaia tipikoek. Raimundo Sarrieguiren obrak interpretatuko dituzte jai honetarako espreski biltzen diren danborjoleek.